Kirol guneak alokatzeko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 15a

Lasarte Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Kirol Guneko pilotalekua eta pista, Kiroldegiko pista edo Trinketa 2011 urtean epe luzerako alokatzeko aukera eskaintzen du.
Horretarako, abenduaren 20a bitarteko epea ireki du interesatuek udalaren kirol instalazioetako atarian eskaera egin dezaten.

Zozketa

Orduak, abenduaren 21ean 19:00etan, Kiroldegian egingo den zozketan banatuko dira.
Zozketara hurbiltzen den eskatzaile bakoitzari zenbaki bat emango zaio, ez beste inori.
Zenbakiak atera ahala orduak aukeratuko dira eta, Kirol zerbitzuak azaldu duenez, abonatuek lehentasuna izango dute.

Ordainketa

Instalazioaren akuraren ordainketa, banku bidez helbideratua izango da eta bi zatitan egingo da. Ez abonatuek, gainera, sarrera ordainduko dute.
Kirol Zerbitzuak instalazioa behar izanez gero, aste bat lehenago abisua emango du. Kasu horretan ordaindutako dirua itzuliko da.