Alboka Abesbatza
Igande eguerdian, dugu lehenengo hitzordua, Alboka abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko baitu.
Kontzertura hurbiltzen diren herritarrek garai eta nazio desberdinetako gabon kantak entzuteko aukera izango dute. Ohikoak diren Adeste Fideles, Gabon gaua, Olentzero, Oi beethleem eta Ator Ator kantak edo nazioartekoak diren Hark the herald doinu ingelesa, Go tell it amerikarra edo Maria durch ein dornwald ging alemaniarra abestuko ditu herriko abesbatzak.
Gainera, Los Campanilleros abestian Semblante Andaluz elkarteko talde baten laguntza izango du Alboka Abesbatzak.
Musika eskola
Eta Eguberrietako girori jarraipena emateko, Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek astelehenean, abenduaren 20an, 19:00etatik aurrera, kultur etxeko aretoan jardungo dira.
Eskolako txikiak kantuan, musika tresna desberdinen doinuak, abesbatza eta taldeak ikusi ahalko dira taula gainean.
Eguberri giroan sartzen joateko aukera ona, beraz, Alboka abesbatzak eta Udal Musika eskolak aste honetan emango dutena.