Jaiotzak aurkezteko egunak gertu

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 16a

Danok Kide elkarteak antolatzen duen Jaiotzen lehiaketan parte hartzeko asmoa duten herritarrek jaiotzak prestatzeko azken egunak dituzte, izan ere, antolatzaileek gogora arazten dute abenduaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara aurkeztu behar direla lanak, Danok Kideko egoitzean, Blas de Lezo kaleko 11-13 zenbakian.
Banaka edo taldeka hartu daiteke parte lehiaketan, baina lan bakarra aurkeztuz. Jaiotzarekin batera, gutunazal batean egileen izenak sartu eta azalean parte-hartzaile edota taldearen adina idatzirik entregatu behar da.
Jaiotzak, gehienez, 80x60 zm-tako dimentsioak izango ditu eta ez da onartuko hondo sendorik ez duen jaiotzarik, ezta lehiaketara aurretik aurkeztutako proiekturik ere.