Rafa Lopez herritarren Verde religión kontaketa argitaratu dute, Tierra de fuego taldeak sustatutako Literatura Ateoaren II. Sariketako liburuan eta bigarren aldia da herritar honen kontakizuna kontuan izaten dena. Lopezen kontakizunaz gain, La Colmena liburutegi eta argitaletxeak kaleratutako liburua honetan ateismoaren inguruko 7 idazleren 20 bat lan bildu dira.
Liburua eskuratu nahi duenak, Obelix tabernan du aukera, bertan 5 eurotan dago salgai. Lortutako irabaziak ateismoa aldarrikatzen duten ekimenetan eta apostasiaren aldeko kanpainetan erabiliko da. •