Gipuzkoako txapelketa
Gipuzkoako senior txapelketa ospatu zen, azaroaren 28an, Hernanin eta bertan bi domin eskuratu zituzten Gorka Aristegiren mutilek.
Gizonezkoetan, Asier Sagasti izan zen 81 kilo azpiko podiumera igo zena; emakumezkoeetan, aldiz, Leire Zubizarretak lortu zuen 63 kilo azpikoen hirugarren postua.
Euskadiko txapelketa
Era honetara, abenduaren 12n, Errenterian jokatu zen Euskadiko Senior txapelketan Leire Zubizarreta egon zen lehiatzen eta Gipuzkoako txapelketaren antzera, brontzezko domina eskuratu zuen.
Txikiak ere ongi
Hauetaz gain, Eskola kirola egitasmoaren barruan dauden infantil mailako gaztetxoak ere lehiatzen hasi ziren azaroan.
Gorka Aristegi entrenatzaileak jakin arazi duenez, Herneanin egin zen eskola kiroleko lehenengo jardinaldian Asier Zubizarreta, Haritz Urdangarin, Esteban Garcia, Fermin Balda, Oscar Garrido eta Iñaki Fernandezek parte hartu zuten.
Entrenatzailearen hitzetan, “guztiak sailkatu dira hurrengo faserako eta oso judo ona eginez.”
Igande honetan, gainera, infantilek Gipuzkoako taldekako txapelketa izan dute. Edizioa itxi baino lehen, ez dugu lehiaketa honelako emaitzarik lortzerik izan. •