Buruntzaldea IKT dominez bete da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 20a

Abenduaren 11an, larunbatean, herriko igerilarientzat egun oparotsua izan zen. XIV Hernani Saria eta San Esteban Saria ospatu ziren.
Goizeko proban Gipuzkoako igerilari hoberenak elkartu ziren eta horien artean Buruntzaldea IKT-ko igerilariak egon ziren.
Guztira 10 domina eskuratu zituzten Buruntzaldeako gaztetxoeak. Iñigo Ibarburu, urrea 50 metro tximeleta proban; Mikel Arribilaga, urrea 50 m. bizkar proban eta brontzea 100 m. estiloetan; Itsaso Tolosa, urrea 50 m. bizkar proban; Mikel Esnal, urrea 100 m. libre proban; Naroa Goikoetxea, zilarra 100 m. bular proban; Garazi Alkorta, brontzea 50 m. tximeletan; Haitz Mitxelena, brontzea 100 m. tximeletan; Jone Vazquez, brontzea 50 m. libre proban eta Oier Mitxelen, brontzea 100 m. librean, izan ziren proba indibidualetan saria eskuratu zutenak.
Baina dominez gain, emaitza onak lortu zituzten taldekideek. Aipatzekoak dira Haitz Mitxelenaren 1'03''93ko denbora 100 tximeleta proban eta Mikel Arribilagaren 32'' 03a 50 bizkar frogan.
Talde mailan, gainera, neskak erreleboetan bigarren postua eskuratu zuen Fortuna CD taldearen atzetik.

Hernaninitik Oiartzunera

Arratsaldean, Buruntzaldea IKT-ko txikienen txanda izan zen.
Dotore igeri egiteaz gain, lortu zituzten markak eta garaikurrak aipatzekoak dira, izan ere, parte hartutako proba gehienetan podiumeko lehen tokietara igotzea lortu baitzuten igerilari txiki hauek.
Bizkar estiloan emakumezkoetan Irati Arzalluzek podiuma egin zuen, hirugarren postua eskuratuz; gizonezkoetan, Iker Chavezek laugarren bukatu zuen taldeko denbora onena eginez.
Bular estiloan Jon Sotok hirugarren postua eskuratu zuen, eta bere anaia Mikelek 1.37.20ko marka eskuratu zuen 100 metrotan; nesketan, Eneritz Buizak lehen postua lortu zuen 50 metrotan eta bere atzetik oso gertu Leire Cacerdo; 100 metrotan aldiz, Ainara Garciak lehen postua eskuratu zuen.
Libre estiloan berriz, 50 metrotan, Argoiz Tardio hirugarren geratu zen eta 100 metrotan, Beñat Alkortak 3 postua lortu zuen bere marka hobetu zuen.

Neskak gogor ekinez

Mutilak ongi ibili baziren ere, txalotzekoak neskak izan ziren lortu zutenagatik.
Nahia Jie 50 metrotan txapelduna izan zen nagusitasun osoz; 100 metrotan, Maialen Casado izan zen azkarrena eta txapelduna erraztasunez.
Eta azkenik, 1999. urtean kaiotako nesketan Naiara Lizasok lehen metroetatik probaren agintea hartu eta txapelduna izan zen 1.15eko marka eskuratuz.