Uretako festa abenduaren 28an

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 20a

Eguberrietako egitarauaren barnean, Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak umeentzako uretako festa antolatu du abenduaren 28rako.
Goizeko 9:30etatik 12:30ra bitartean, igerian dakiten, 5 eta 12 urteko haurrek uretan puzgarri, txirrista eta ur jokoekin gozatzeko aukera izango dute.
Bazkideentzat doan izango da eta ez bazkideek sarrera ordaindu beharko dute. Kirol Zerbitzuak gogora arazten du, haurrak bakarrik sartuko direla.
Honen ondorioz, igerilekuko erabiltzaleei jakin arazten die, instalazio hau arestian aipatutako ordutegian helduentzako itxia egongo dela.