Intzako infantilak, Gipuzkoako Kopako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 20a

Lasarte-Oriako Intza Pilota Elkarteko bikote bat infantil mailako Gipuzkoako Kopako finalerako sailkatu zen larunbatean.
Gipuzkoako Txapelketa nagusirako sailkatzen ez diren bikoteen artean jokatzen dute Kopa eta Eneko-Sarasola Lasarte-Oriako bikotea sailkatu da datorren ostegunean hilaren 23an arratsaldeko 7etan jokatuko den finala jokatzeko.
Hain zuen ere Intza Elkarteko beste bikote baten aurrean nagusitu ziren Eneko eta Sarasola larunbat arratsaldean Michelinen jokatu zen finalerdian.
Jagoba eta Mendizabal-ek osatutako bikoteak azkenean 8-1 eta 8-2 emaitzarekin galdu zuen aipatutako Eneko eta Sarasolaren aurka eta beraz bikote honek jokatuko du finala.

Sistema berria

13 urte dituzte infantil mailako lehen urteko pilotariek eta txapelketa honetan 8 tantoko bi partida jokatzen dituzte. Berdinketarik baldin badago, hau da, bikote bakoitzak joko bana irabazten badute hausteko beste bat jokatzen dute 4 tantora.
Larunbat arratsaldean Michelin-en jokatu zen final erdian ez zen beste joko bat jokatu beharrik izan, bietan Jagoba eta Mendizabal erraz nagusitu zirelako, 8-1 eta 8-2. Intza pilota elkarteko ordezkariek atzo ez zekiten oraindik noren aurka jokatuko duten finala.