Kultur Etxea bete egin zen 100 m2 antzezlana ikusteko

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 20a

Maria Luis Merlo, Miriam Diaz-Aroca eta Jorge Roelas aktore ezagunak ikusteko ia bete egin zen Kultur Etxea larunbat arratsaldean.
“100 metro karratu” antzezlanak eguneroko arazoak jorratzen ditu, umorea eta samina nahasten dira, baina bi emakume eta etxebizitza saltzaile baten arteko hartuemanek ikusleen barre algarak eragin zituen ia ordu eta erdi iraun zuen emanaldiko une askotan.
Arratsaldeko 8etatik aurrera hiru pertsonaiek une gozo eta tristeak tartekatu zituzten, ospakizun eta atsekabeak, eta emanaldia amaitu zenean irribarrez atera ziren ikusle gehienak.
Txalo euskal produktoreak parte hartu du lanaren ekoizpenean Cinco Jotas eta Vertigorekin batera.