Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibon Casas Hernaniko musikariaren abestiez gozatzeko aukera izan zen ostiral iluntzean kultur etxean, Xpressionk ekimenak eta Udalak antolatzen dituzten kontzertuen egitarauaren barruan. Casas itsua da, baina gitarra eman eta mikrofono baten ondoan jarriz gero, ez du arazorik abesti bikainak jotzeko. Rock itxua sortu du, abesti indartsuak, letra bereziekin eta Kultur Etxeko kafetegian bildu zirenek ondo pasa zuten beste gitarra jotzaile baten eta ordenagailuz sorturiko erritmoen laguntzarekin eskaini zuen kontzertuan.