Eguberriko kontzertuan gabon kantak eskaini zituen Albokak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 20a

Andaluzia eta Extremadurako gabon kantak izan ziren Alboka Abesbatzak atzo igandea eskaini zuen emanaldiko berezitasun eta ardatza.
Hauekin batera, beste herrialde batzuetako eta Euskal Herriko gabon kantak ere eskaini zituzten.
Garai hauetako abestiez osatutako programaz gain, Kristina Perez-Abreu eta Montserrat Latorrek zuzentzen duten Lasarte-Oriako abesbatzak beste “opari” batzuk eskaini zieten ikusleei. Kantatutako abesti “estra” horien artean ziren “Iluxit Nobis” ezaguna eta Ignacia Olaizolak sortutako bat, publikoan lehen aldiz kantatzen zenez, aurkezleak estreinaldi mundial gisa aurkeztu zuena.
Ikusleek oso ondo pasa zuten igande eguerdiko kontzertuan eta txalo zaparrada ugari eskaini zizkieten Alboka Abesbatzako partaideei.