21Giro ederra atzo herrian, Santo Tomas eguneko jaian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 21a

Eguraldiak hasieran mehatxu egin bazuen ere, azkenean behintzat ateri egon zen arratsaldean eta Santo Tomas eguneko jaia ederki ospatzeko aukera egon zen. Urtero bezala, Ttakun elkarteak hainbat postu eta ekitaldi antolatu zituen eguna ospatzeko.
Txerria izan zen, beti bezala, haurrentzako entretenimendu ederra, baina aurten gainera taloak egiteko aukera ere izan zuten, eta askona izan ziren jan zuten taloa beraiek egina.
Haurrez gain, helduek ere taloak eta gaztainak jateko aukera izan zuten. Iluntze aldera, Amalur taldekoen trikiti doinuek dantzan jarri zituzten ikusleak. Gero, Erketz eta herriko txistulariek erromei politta antolatu zuten. Zigor Iriondo eta Patxi Etxeberriak ere bertsotan ongi-etorria eman zieten bertaratutakoei.
Azkenean euriak bere agerraldia egin zuen berriro, baina jaia amaitzear zegoenez, gaitzerdi.