22Musiké Tekne-ren kontzertu ederra

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 22a

Harizko instrumentuen hotsez bete zen Manuel Lekuona kultur etxeko aretoa atzo arratsaldean. Musiké Tekne laukoteak “Musika klasikotik herri-musikara” kontzertu polita eskaini zuen.
Izaskun Etxebeste eta Tomas Ruti herritarra biolinak, Maider Lopez biola eta Nuria Nieto txeloa Euskadiko Orkestra Gaztean ezagutu zuten elkar, eta urte batzuk geroago, musikaren munduko ezagutzetan sakondu ostean, atzo arratsaldean kultur etxean ikusi ahal izan genuen taldea sortu zuten.
Hari laukoteak Mozart eta Haydn musikagile klasikoen doinuetatik pop, rock eta tango doinuetarako errepaso azkarra egin zuen.
Musikari hauek musika maitatzeaz gain, musikaz bizi dira. Musika dute gogoko eta hori ederki nabaritu zen eskaini zuten kontzertuan. Pasioa eta indarra jarri zituzten prestatu zituzten musika pieza guztietan.
Laukoteak duen kalitate musikala ondo baina hobeto erakutsi zuten herriko kultur etxean Kutxa Fundazioak antolatutako ikuskizun musikalen.