Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako lagunek 2010 urteari amaiera ederra emateko, astelehenean, kontzertu paregabea eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean.
Eguberrietako giro ederra ekarri zuten ikasle eta irakasleek kultur etxeko aretora. Eskolako txikiak kantuan, musika tresna desberdinen doinuak, abesbatza eta talde desberdinek prestatutako abestiak entzun ahal izan ziren, besteak beste, Gabeko Izar, Din Dan Don, Alaken edo Olentzero.
Kontzertu honi esker Gabonetako alaitasuna eta izpiritua ekarri zuten Lasarte-Oriara. Eta gainera, ikasitakoak erakutsi zituzten.