Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Landaberri Dantza eta Antzerki eskola bezala sortutakoa, aurten Kukuka elkartea bilakatu da. Zortzi urteko ibilbideren ostean, taldearen eraberritzea eman zen eta egun, izaera juridikoa eta antolakuntza berria du antzerki eta dantza eskolak. Gero eta ikasle gehiago ditu eta mugimendu handia eragin du, aurten 650 ikasletik gora dira. “Poliki-poliki jaiotako antzerki eta dantzaren mundu hau, hazten eta hezten joan da, egun errealitate handi bat osatuz,” azaldu ziguten arduradunek. Proiektu herrikoia den heinean, finantzaketan herri guztiak parte hartzea ezinbestekoa du. Diru laguntza apurrak eta ikastaroen kuotak ez dira nahikoa, eta beraz Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi berezia antolatu zuen Kukukak, Zubietan. Pailazoekin batera herriko elkarte eta talde ezberdinak dantzan eta kantuan jarriko zituen.