Lasarteoriatarrak 2010ean Zaballosek Urchueguiaren lekua hartu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 23a

Otsailean, Ana Urchueguia alkatea hurrengo hauteskundeetan ez zela aurkeztuko zioen zurrumurrua egi bihurtu zen. Lasarte-Oriako alkatetza utzi eta Eusko Jaurlaritzak Txilen duen ordezkaritzan lanean hasiko zela jakin genuen. Horren ondorioz, hurrengo hauteskundeetara arte, Jesus Mari Zaballosek, Gazteria eta Jaien batzorde buruak, Anaren lekua hartuko zuela ere jakin zen. “Momentua zen, erabakia hartu beharra nuen eta udalbatzan dagoen jendeari lekua utzi” azpimarratu zuen Urchueguiak. Martxoaren hasieran hartu zuen kargua Zaballosek eta bere lehenengo diskurtsoan, "oso eskertua nago eta ilusioz betea gaur eman didaten betekizunarengatik eta, era berean, kontziente naiz niregan hartzen dudan erantzukizunaz," adierazi zuen gaur egungo alkateak.