Olentzerori ongi-etorria Andatza plazan gaur

Txintxarri Aldizkaria 2010ko abe. 24a, 01:00

Amalur eskolako lagunek emango diote jaialdiari hasiera. Gero Jalguneko lagunek prestatutakoa ikusteko aukera izango da. Jarraian Porrotx, Pupu eta Lore etorriko dira! Pupuk eta Lorek Olentzero ezagutuko dute! Amaraun ludotekako haurrak ere bertan izango dira.
17:45ak aldera Olentzero Lasarte-Oriako haurren eskutitzak eta muxuak jasoko ditu.
Herriko haurrek Olentzerori eginiko marrazkiak ikusgai egongo dira.

Talde ugari kantari
Herriko beste talde ugari ere izango dira gaur kantari. Goiztiarrenak Zabaletakoak dira, goizeko 10:00etan aterako dira eta auzoko etxe eta baserrietara joando dira kantari. Naximentuaren lagunak izango dira hurrengoak ateratzen, hauek 10:30ean aterako dira herriko kaleetan zehar eta ateratako dirua Nikaraguara bideratuko dute. Erketz Dantza taldekoak 14:30ean abiatuko dira eta baserrietara joko dute abestera. Herriko kaleetan zehar ibiliko direnak Alboka Abesbatzakoak dira, Atsobakar auzoan hasiko dira 17:00etan.