Eguberrietako egitarau betea dute Atsobakar egoitzan. Hainbat hitzaldi, tailer eta erakustaldi izan dituzte bertakoek. Esate baterako, petanka txapelketa izan zuten abenduaren 23an, besarkatze terapia eta gabon kantak 24an, Semblante Andaluz taldearen ekitaldi bat 26an...
Atzo, astelehena, Biyak Bat zaharren etxeko abesbatzaren bisita izan zuten eta gaur berriz, 17:30etik aurrera Biyak Bateko sonketa taldearen erakustaldia izango dute. Urtarrilaren 3an, 17:30ean Emakumeen Zentro Zibikoko Batuka ekitaldia izango dute eta erregeen kabalga egunean, opariak jasoko dituzte.