15 Errugbyaz gozatuz

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 30a

Lehengo larunbatean, maiatzaren 15ean, Gipuzkoako Errugby federakuntzaren 50 urteurrena ospatzeko, Kontxako hondartzan torneo bat antolatu zen.
Talde ezberdinako benjamin, alebin eta infantil mailako ehun bat neska mutilak egon ziren bertan lehian, hala nola, Hernani, Atletico San Sebastian, Eibar, Bera Bera edo Aparejadores de Burgos. Lasarte-Oriako Beltzak-Ostadar Errugby eskolako 30 jokalari ere bertan egon ziren.
Eguraldi kaxkarra egin zuen arren, neska mutil guztiek honi aurre egin eta partidatan ederki borrokatu ziren. Taldeko arduradunek azaldu digutenez, “denek oso ondo pasa zuten eta esperientzi polita izan zen.” •