Manifestazioa gaur herriko preso politikoen alde

Txintxarri Aldizkaria 2010eko abenduaren 31

Lasarte-Oriako preso politikoen senide eta lagunek, Lasarte-Oriako preso politikoek beste urte bete kartzelan eman dutela gogoratu eta salatzeko, euren senide eta lagunek urte amaierako egun hauetan hainbat ekintza ere burutu dituzte. Esate baterako, abenduaren 24an brindisa egin zuten Okendon eta gaur, abenduaren 31n manifestazioa egingo dute 19:00etan Okendotik abiatuta.
Urtarrilaren 7an, preso hauen poesia, kontakizun eta bertsoen errezitaldia egingo dute 19:30ean Xirimiri elkartean. Gainera, urtarrilaren 8an, Bilbon, “Egin dezagun urratsa” lemapean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.