Tabakismoaren aurkako osasun neurrien Legea 2006ko araudia aldatu eta osatzera etorri da.
Toki zabal eta publiko batzuetan erretzea debekaturik geratu da. Besteak beste, institutuetako kanpoaldean, jolastokietan edo osasun-zentroen inguruetan.
Lege berri honek ahalbidetzen du hotel, aterpetxe eta ostatuetan erretzaileentzat gelen %30 bakarrik gordetzea.
Bestetik, kartzeletako preso, ospitale psikiatrikoetako gaixo eta egoitzetako zaharrek erretzeko aukera izango dute, baina horretarako espresuki prestatutako geletan.
Ostalarien kezka
Ostalariak hasieratik Lege Berriaren kontra azaldu ziren. Izan ere bere negozioan salmentak jaitsiko ote ziren beldurrez ziren, eta kezkatuta beraz, lanpostu ugari galdu eta taberna asko itxiko zirelakoan.
Legea indarrean sartu da, nahiz oraindik Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den legea ez den otsailera arte onartuko.
Badirudi erretzaileek lege berria gaizki hartu badute ere errespetu osoz aurrera eramaten ari direla.