Eguerdi aldera, Erregeek Atsobakarreko zaharren egoitza bisitatuko dute eta bertakoei opariak banatuko dizkiete. Bestalde, laguntzaileak erdialdean egongo dira haurren eskutitzak bildu eta tailerrak egiten.
Errege Kabalgata
Arratsaldean, berriz, MEGABA elkartearen laguntzaz, Erregeen ohiko kabalgataz gozatu ahalko da 18:00etatik aurrera. Erregeek, hauen laguntzaileek eta zuzi-eramaileak Oria auzotik sartuko dira herrian eta herriko kaleetatik barrean, Andatz aplazara iritsiko dira.
Bertan, Ekialde Urruneko erregeei eskutitza emateko azken aukera izango dute etxeko txikiek. Horregatik, errege magoek haurrak agurtu, eskutitzak hartu eta hauen nahiak entzungo dituzte.
Beraz, opariak nahi baldin badituzue badakizue gauean ohera txintxo-txintxo joan.