Atsobakar erresidentzia eta eskutitzak
Goizean, Errege magoak Atsobakar erresidentzian egon ziren. Bertako lagunei bisita egin zieten eta opariak banatu.
Bitartean, haien laguntzaileek haurrek eskutitza egiteko tailerra antolatu zuten, Sagardotegi kalean. Hala ere, asko ziren etxetik gutuna egina eraman zutenak eta horiek ere bildu zituzten.
Kabalgata
Arratsaldean, aldiz, guztiak herriko kaleetatik barrena ikusi genituen. Andoainetik sartu ziren hiru erregeak haien laguntzaile eta zuziri emaileekin. Ibilbidean geldiunea egin zuten, Brigitarren komentuan. Brigitarretako jaiotzan opariak utzi eta mojei bisita egin zieten erregeek.
Ostean, Kale Nagusia utzi eta lehen ibilbide zaharra zena egin zuten, hau da, Hipodromo etorbidetik Pablo Mutiozabal kalera, ostean Iñigo de Loyola kalea hartu Geltoki kalean bukatzeko eta Hipodromo etorbidetik gora Andatza palzara egin zuten Donostiako etorbidea hartuta.
Andatzara iristean, plazara hurbildu ziren herritarrak agurtu zituzten. Gainera, Meltxor eta Gasparrek umeen eskutitzak irakurri zituzten eta goxokiak bota ziztuzten. Jarraian, haurrak oholtzara igo ziren Erregeei eskutitzak eman eta nahiak esateko.
Ea eskatutakoa ekarri dieten.