Ekitaldi ugari Atsobakarren

itxaso-moreno 2011ko urtarrilaren 7a

Atsobakarreko egoitzako herritarrak ere, egun berezi hauetako giroaz gozatzeko aukera izan dute. Ekitaldi eta ekintza ugari izan dituzte bi aste hauetan, besteak beste, abesbatzen bisitak, aerobik erakustaldia, batuka ekitaldia,... eta nola ez, urrutiko Errege Magoen opariak ere jaso zituzten urtarrilaren 5ean.

Urteari amaiera ederra eta hasiera ezinhobea eman diote Atsobakarreko Egoitzan. Urtea agurtzeko ekitaldi ugari antolatu zituzten zaharren egoitzan. Eta urteari hasiera antzera eman zioten, gainera hiru erregeen bisita jaso zuten eta hainbat opari utzi zizkien bertan bizi direnei.
Abenduaren 23an burutu zen petanka txapelketarekin eman zitzaion hasiera Gabonetarako Zaharren egoitzan prestatutako egitarau zabalari. Lehen ekitaldi honetan, ederki pasa zuten Atsobakarren dauden aiton/amonek euren senideekin batera.
Abenduaren 24a ekitaldiz josia iritsi zen. Goizean besarkatze-terapiari esker barrea izan zen nagusi Atsobakarreko areto nagusian.
Bazkaldu eta ohiko atsedenaren ostean, Gabon kantak entzuteko parada eduki zuten. Jaiotza biziduna prestatu zuten eta Eguberrietako postalak ere banatu zituzten. Eta eguna ondo amaitzeko Gabon Gaueko afari bikainaz gozatzeko aukera izan zuten.
Abenduaren 26an Semblante Andaluz taldeak ekitaldi polita eskaini zien.
Hurrengo egunean, Biyak Bat elkarteko abesbatzak Gabon kantak ekarri zizkien bertaratutakoei. Eta abenduaren 28an, aipatutako elkarte honetako soinketa sailekoek aerabik erakustaldia egin zuten Atsobakarren. Honekin amaitu ziren 2009koak.
Urtarrilaren 3an, 2011ri ongi etorri emateko Zentro Zibikoko batuka taldeak jo zuen egoitzan. Eta hilaren 5ean, Erregeek opariak banatu zituzten guztientzat.