Bakezko epaile postua

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 7a

Bakezko Epaile Titularraren eta Ordezko Epailearen karguak betetzen dituzten pertsonen agintaldia amaitu da. Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak hamabost egun balioduneko epea ireki du, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarpena argitaratu zen egunaren hurrengotik kontatzen hasita, hau da, G.A.O., 245 zkia., 2010eko abenduaren 24koa, interesaturik dauden hautagaiek, eta eskaturiko legezko baldintzak betetzen dituztenek, eskaera aurkeztu dezaten.
Hautagaiek Udaleko Pertsonal sailean aukera dute espedientea aztertu eta halaber behar duten informazioa eskuratu eta eskabidearen eredua jasotzeko. Hori aurkezteko epea 2011ko urtarrilaren 14an amaituko da