Kutxak antolatzen dituen Kutxa Ikasgelak 2011 egitasmoaren barruan lehenengo seihilabetekoan egingo diten ikastaroen izena emateko epea urtarrilaren 10ean, astelehenean irekiko da.
Lasarte-Orian bi ikastaro, Soinketa pilates metodoaren bitartez eta yoga eskaintzen ditu egitasmo honek. Horretarako Danok Kide elkartearen eta Sanatana Dharma elkartearen laguntza du.
Egitasmoa Kutxaren Gizarte ekintza atalak lagundua dago eta Gipuzkoa osoan arlo guztietako 495 jarduera antolatuko dira. Hauei buruz gehiago jakiteko Kutxako bulego batean Kutxa Ikasgelak 2011 liburuxka eskatu dezakete interesatuek.
Bi baldintza bete behar dira ikastaro hauetan parte hartu ahal izateko, 16 urte baino gehiago izatea eta kutxan kontua izatea. Interesatuek internet bidez, www.kutxasocial.net edo 902 540 040 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era eman dezakete izena.