Helduentzako hasera eta erdi mailako igeriketa ikastaroa antolatu du Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak.
Urtarrilak 12an hasi eta otsailaren 25era arte eta astean hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan burutuko da ikastaroa, 20:30etatik aurrera.
Izena ematea
Igeriketan trebatu nahi duenak gaur du kiroldegiko bulegoetara joan eta izena emateko azken eguna.
Prezioari dagokionez, kiroldegiko bazkidek 58,70 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 105,70 euro.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago jakiteko Kiroldegiko bulegoetara hurbildu edo 943 376 182 telefono zenbakira deitu daiteke.