Kirol jarduera konkretuetarako diru-laguntzen eskaera epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 7a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuaren 2010-2011 ikasturteko Kirol Egitasmoak, Udalak gure udalerrian garatuko diren kirol gertakizun puntualen antolaketa diruz laguntzea aurreikusten du.
Horregatik, urtarrilaren 15a bitartean, interesa duten kirol elkarteentzat 2011 urterako jarduera proposamenak aurkezteko epea zabaldu da.
Era berean, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa jakin arazi du.
Batetik, kiroletako jarduera puntualentzako diru-laguntzak arautzeko Udalaren ordenantzak ezartzen dituen oinarriak onartzeko konpromisoa; bestetik elkartearen datuak eta azkenik, jarduerari buruzko dokumentuak, hau da, jarduera antolatzeaz arduratzen den pertsona edo taldearen izena, antolatu nahi den jardueraren gaineko txosten zehatza, parte-hartzaileen kirol-maila, jardueraren eremua, jardueraren parte-hartzaileak, mailak eta adinak adieraziz, jarduerari ematen zaion zabalkundea, antolatuko den jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza, aurreko urtealdian gauzaturiko jardueraren memoria justifikagarria eta aurreko urtealdiko aurrekontuaren likidazioa, behar bezala identifikaturiko frogagiriak aurkeztuz.

Erregistroan

Jardueren proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren erregistroan aurkeztu behar dira hurrengo astean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.