Elikagaien bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 9a

Lasarte-Oriako Saharar Herriaren Aldeko Elkarteko kideek Sahararen Aldeko Euskal Karabanarako elikagai bilketari ekingo dio gaur eta hilaren 29an, Urbil merkatal gunean amaituko dute.
Karabana honek elikagaiak errefuxiatuen kanpamenduetara eraman nahi ditu: arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzue herriko ikastetxeetan eta supermerkatuetan edukiontziak aurkituko dituzue.