Lasarte-Oriako kale hezitzaileek herriko haur eta gazteek urteari amaiera ezin hobea emateko asmoz, skate, roller eta bike, hau da, patinete, patin eta bizikleta erakustaldia antolatu zuten, abenduaren 31ean, herriko skate parkean.
Giro onean herriko 30 bat haur eta gaztetxo hurbildu ziren ekitaldira, hezitzaileek jakin arazi dutenez.
Hiriko kulturaren barruan dauden hiru kirol hauetan egin daitezkeen truku desberdinak ikusteaz gain, gazteek graffiti margolarien lanaz eta street dance dantzarien saioaz gozatu zuten.
Eskerrak eman
Era berean, ale hezitzaileek eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldian parte hatu zuten guztiei.