Horretarako, betekizun batzuk bete behar dituzte eta urtarrilaren 15ean baino lehen hautesle-erroldan izena eman behar dute.
Europar Batasuna
Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan jaiotako pertsonek udal hauteskundeetan bozkatu nahi dutenaren adierazpen formala egin behar dute.
Adierazpena udaletxean aurkeztu behar dute erroldako izen emateekin erlazionatutako izapideren bat egitera doazenean. Izen emate hori errazagoa izan dadin, 2007ko hauteskundeez geroztik bozkatzeko nahia agertu ez duten herrialde horietako herritarrei jakinarazpen pertsonalizatua igorri die Hautesle-erroldaren Bulegoak
Nahiz eta jakinarazpena ez izan, adierazpena internet bidez ere egin ahal izango dute Estatistikako Institutu Nazionalaren egoitza elektronikoan argitaratutako AIZri lotutako ziurtagiri elektronikoa badute.
Norvegiako herritarrak
Norvegiako herritarrek egoitza baimena izateaz gain, modu legalean eta etenik gabe bizi behar izan dira Espainian gutxienez hiru urtez.
Gainera, bozkatzeko dagokien udalerrian izan behar dute etxebizitza eta bertan erroldatuta egon behar dira. Era berean, atzerritar egoiliarren hauteskunde zerrendetan izena eman behar dute.
Beste herrialdeak
Gainerako herrialdeetan jaiotako pertsonek bozkatzeko eskubideaz baliatzeko, Espainian bizitzeko baimena izan behar dute eta hautesle-erroldan izena emateko eskaera egin behar dute.
Horretarako, aurreko bost urteetan modu legalean eta etenik gabe bizitzen egon behar izan dira.
Honetaz gain, bizi diren udalerrian, bozkatu ahal izango dutenean-, erroldatuta egon behar dira.
Izen emate horiek guztiak dagokien udaletxean eskatuko dituzte.