10_“Argazki batek zure bizitzaren une konkretu bat gordetzen du”

itxaso-moreno 2011ko urtarrilaren 10a

Asko afizioz hasi dira mundu honetan eta azkenean, bere ogibidea ere bihurtu dute. Kasu hauen artean da Aitzol Etxegoien lasarteoriatarra. Aspaldi hasi zen argazkilaritza munduan. Ikastaro baten bidez argazkilaritzaren oinarriak ezagutzen hasi, gustukoa eduki eta egun bere bizitzaren erdigunea bilakatu da argazkilaritza. Mundu analogikotik digitalerako aldaketa ere bizi izan zuen.

Urte berriko egutegiko argazkiak aukeratzeko argazkilaritza lehiaketa antolatzen du El Diario Vasco egunkariak. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da eta bertan, Aitzol Etxegoien herritarrak bigarren saria eskuratu du. Ondoren, argazki sarituekin, 2011. urteko egutegia argitaratu eta banatzen du aipatutako egunkariak. Hain juxtu, apirilari dagokion orrialdean jarri dute Etxegoien herritarrak egindako argazkia.