Zero Sette akordeoi orkestrak lortu duen arrakasta ukaezina da. 24 urte dira jada jaio zenetik, eta harez geroztik lurralde ugaritan egon da, nazionalki eta internazionalki errekonozimendua eskuratu duen orkestra dugu.
Elias Goikouriaren gidapenean 19 akordeoi jotzaile daude egun Zero Sette orkestran. Talde honi esker akordeoiaren munduarengan gehiago hurbildu dira lasarteoriatarrak. Are eta gehiago herrian akordeoi jaialdia antolatzeari ekin ziotenetik, 2010.urtean VII. edizioaz gozatzeko aukera izan zen. Jaialdi hau urtetik urtera jende gehiago erakartzea lortu du.