11_Behemendi elkarteak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten atzo

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 11

Lasarte-Oriako Udalak, Donostialdea-Bidasoa eskualdeko baserriguneak garatzeko Behemendi elkartearekin sinatu zuen asteartean lankidetzarako hitzarmena. 2011eko irailaren 30erako hitzarmenean adierazitako helburuak beteta egotea hitzartu dute eta hori betetzeko diru laguntza jasoko du elkarteak.
Hitzarmenean Behemendiko Juan Cruz Alberdi gerentea eta Ainhoa Amundarari teknikaria, Jesus Maria Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Martin Moreno eta Lourdes Acebedo Zerbitzu Sozialetako zinegotziak hartu zuten parte.