Aurreko urtearekin alderatuta bai kexak eta bai kontsultak igo egin dira, %13 eta %15a gehiago dira aurten hurrenez hurren.
Kexetan nagusi
Azken urteetan bezala, kexa gehienak, telefonia mugikorreko operadoreen aurkakoak izan dira, hain zuzen ere 255, ibilgailuen tailerren eta laguntza teknikoko zerbitzuen kexa kopuruaren gainetik.
Kexa gehienak erabakiaren zain daude. Izan ere, hauek arbitraje-epaimahaira iristeko prozedura luzatzen baitoa pixkanaka.
Hala ere, azpimarratzekoa da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen aldeko 131 ebazpen egon direla bukatu berri den urte honetan.
Kontsulta gehien
Kontsultei dagokienez, gehienak, hau da, 695 inguru, Administrazio publikoekin zer ikusia izan dute. Bigarren postuan, telefonia mugikorreko operadoreak izan dira galdera gehien sortarazi dituztenak, 505 galdeketekin.
Argia eta gasaren kontsumoak ere 146 kontsulta izan ditu, eta bankuen zerbitzuek aldiz, 86 galdeketa. Azkenengo bi galdeketa hauen eta lehenengo bien artean diferentzia handia egon da.
Beraz, administrazio publikoa eta telefonia mugikorra dira duda gehien sortarazten dutenak.
Balantze positiboa
Jesus Zaballos alkatearen hitzetan, KIUB-en 2010. urteko balantzea "ikusten den bezala, oso positiboa da."
Alkatearentzat Kontsumitzaileen Bulegoak "zerbitzu eta gauzen hornitzaileen eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen arteko gatazkei erantzuna emateko bitartekari izatearen bermea ematen dizu".
"Oso eraginkorra da eta ondoko herriko pertsonek ere zerbitzu hau erabiltzea dakar," azaltzen du alkateak bidalitako prentsa oharrean.