Gipuzkoako txapelketa
LOKEko bost gaztetxok Junior, Jubenil eta kadete mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute gaur eta bihar, arratsaldean.
Ane Galardik Kadete mailako luzera jauziko proban egongo da.
Ane de Miguel eta Eneritz Imaz jubenilak 60 metro hesiak proban eta 200 metro proban lehiatuko dira, hurrenez hurren.
Junior mailan, Gaizka Ormazabalek 200 metro eta 400 metro probak egingo ditu eta Irati Larrañagak 200 metro proba, luzera eta altuera proban egongo da.
Infantilak
Larunbata goizean, aldiz, Landaberri ikastolako infantil mailako DBH1 eta DBH2 taldeek “Atletismoarekin ongi pasatzen” ekimenean parte hartuko dute.
Gipuzkoako beste ikastoletako taldeekin lehiatuko dira herriko gaztetxoak eta sailkapena lortuz gero, Erkidegoko fasea izango dute otsailaren 5ean.