Urte berri on!

inaki-erauskin 2011ko urtarrilaren 14a

GUZTIOI. 2010 urte zaila bukatu berri da urte bukaerako betiko petardo madarikatu horien danbadarekin. Gure aurrean daukagu 2011. Ke itxi txarrik gabe. Krisiak oraindik ere bere horretan jarraitzen du, eta dirudienez errekuperazioa geldoa izango da, baina Europako beste ekonomietan (Alemanian bereziki) hobekuntzak somatzen ari direnez, gure egoerak ere ziurrenik hobera egingo du. Ostera, San Sebastianeko martxaren entseguetako hotsak entzuten ari naizela, itxuraz 37 urte beharko dira pentsio osoa jasotzeko jubilatzeko orduan (iritsiko al naiz "jubilora" 67 urterekin?). Arazo larria daukagu ziurrenik hemendik 15 urteetara eta oraindik aurrerago, eta zoritxarrez konponbide errazik ez. Bestalde, dirudienez behingoz armen hotsak isilduko dira (ea oraingoan!) eta hori aukera ezin hobea dugu gure herrian bakea ezagutzeko. Hemendik gutxira hauteskundeak izango ditugu gure inguruan eta momentu ona izango da gure udaleko alor publikoaren kudeaketa modu egokiagoan egiteko, hainbeste urtetako gehiengoaren kalteak alde batera utziz.
Aurreko horiek guztiak gabonetan telebistan urtero botatzen duten Frank Capraren "Bai bizitza ederra!" filmetik ateratako desioak dirudite, bai, baina zergatik ez amestu gure eskuetan daukaguna eta lor dezakegunarekin?
Beno, besterik ez... Ah, bai!!! Nor izango da hurrengo alkatea?