Hitzarmenean Behemendiko Juan Cruz Alberdi gerentea eta Ainhoa Amundarari teknikaria, Jesus Maria Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Martin Moreno eta Lourdes Acebedo Gizarte Zerbitzuetako zinegotziek hartu zuten parte.
Mendekotasun legea
Hitzarmen eta diru laguntza honen bitartez Behemendi elkartea Mendekotasunaren Legearen berri eman eta dibulgazio-kanpaina jarriko du martxan Lasarte-Oriako baserri gunetako biztanleriaren artean.
Honen bitartez beraz, gure herriko baserri-eremuan bizi diren 60 urtetik gorako pertsonen beharrak antzeman eta kolektibo horri behar sozialak identifikatzen saiatuko dira, hala nola, etxebizitzen kokapen geografikoa, bideen egoera, argiztapena edo familiaren egoera.
Era berean, Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri emango diete “hauek eskaintzen dituzten eskubideak guztientzako dira eta horren jakinean egon behar direla uste dugu” azaldu zuen Lourdes Acebedo zinegotziak.
Hau guztia aztertu eta gero, antzeman dituzten premiei buruzko txostena eskaini eta proposamenak egingo ditu elkarteak. Lasarte-Oriako Udalak hauek bideratzeko Gizarte Zerbitzuetako arduradunekin egin beharreko bilerak hitzartuko ditu. Horrela, Mendekotasun Legeak pertsona hauei eta familiartekoei aitortzen dizkien eskubideetaz baliatu daitezke.
Hau guztiarekin pertsona adinduen egoera “hobetu eta ahal den neurrian bere ingurunean mantentzea dugu xedea” azaldu zuen Zaballos. Azken finean, “baserriguneetako populazioaren bizi kalitatea hobetzea”.
Gauzak honela, hitzarmenean adierazitako helburuak 2011ko irailaren 30erako beteak egotea adostu dute.