Eztabaidaz betetako udalbatzarra

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 14a

Urteko lehen udalbatzarra burutu zen atzo eta gai ugari jorratu ziren, hala nola, Eusko Jaurlaritzak Euskotren Oriaraino eramatea bideragarri den ala ez aztertzea edo herrian dagoen amiantoaren inbentarioa egin eta hondakin horien kudeaketa egokia egitea. , (Hurrengo zenbakian landuko dugu gau hau sakonago).

Landaberrin ordezkaria

Lehenik, Landaberri BHIn Udalak duen ordezkaria Fernando Eskoriatza izatea onartu zen PSE-EEren eta PPren bozkekin.
Ezker abertzaleko eta Ezker Batuko zinegotziek kritika egin zioten Udalari ordezkari aukeraketan irizpide linguistikoak ez jarraitzeagatik.
Era berean, Ezker Abertzaleko zinegotziek salatu zuten udal ordezkariak organo ezberdinen bilera gutxitara joaten direla.
Udal ordezkariak deituak diren bileretara joaten direla esan zuen alkateak. Eta honetaz gain, Estatutuan bi hizkuntza ofizial daudela eta bakoitzak zein hizkuntzatan hitz egin nahi duen aukeratzeko eskubidea duela erantzun zuen.

Kale berriak

Era berean, eraikitzen ari diren Goiegi Ibarreko eta Zabaleta Berriko kaleen izendegia onartu zen.
Hala ere, Ezker Batuako zinegotziak kultura Batzordean inguru horretako toponimien zerrendan izen gehiago zeudela eta izen hauen aukeraketa ez zela bateratua izan salatu zuen.
Alkateak izen horiek 1989an egindako toponimia azterketa batetik ateratakoak direla erantzun zuen.

Trena Oriara

EuskoTren Oria auzora iristeari buruzko PSE-EEren mozioa onartu zen.
PSE-EEko bozeramaileak, Iñaki Mugikak, Oriako auzotar elkarteak aspaldi egindako eskaera dela eta eskaera egiteko garaia hau dela, azpimarratu zuen, ”etorkizuneko trenbide sarea orain diseinatzen ari baitira”.
Honen bitartez, Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailari lotura horren bidegarritasun ekonomiko, azpiegiturakoa eta sozialaren azterketa eta honen jasangarritasuna ikertzea eskatzen dio.
Ezker Abertzaleko zinegotziak abstenitu egin ziren, “ideiaren espirituarekin bat gatoz. Herritarrek zerbitzu publiko eta garraiobideak behar dituzte, baina Lasarte-Oria sardina lata batzen itxura hartzen ari da hainbeste azpiegituraz inguraturik.”

Bi mozioa atzera bota

Bestalde, Ezker Batuak eta EAJak Eusko Jaurlaritzak laguntza sozialak kentzearen kontrako mozio bateratua aurkeztu zuten.
Nahiz eta alderdi asko honen alde agertu eta kontrol gehiago behar dela azpimarratu, sozialistenen kalitatezko bozkak atzera bota zuen, batez ere, Eusko Jaurlaritzak ez duelako horren eskumena.
Era berean, Ezker Batuak Gobernuak erretiro adina luzatzeko proposamenaren gaitzespenerako mozioa aurkeztu zuen.
Baina herriko talde sozialistaren emendakin osoa egin zuen. Honetan, Pentsioen sistema mantentzeko Estatuko Gobernu, Patronala eta sindikatuak adostasunera egiten ari diren esfortzuaren alde agertzen da.
Pentsioen sistema, banka eta sozialista eta langile izatearen eztabaida baten ostean, emendakina bozkatu, aurrera atera zen, berriro ere, sozialisten kalitatezko bozkarengatik eta bertan behera geratu zen EBren proposamena.