Goizeko 8:45ean ekingo zaio irteerari. Ordu horretan Jalgin izango da hitzordua eta kotxeak hartuta gure inguruko paraje berri bat ezagutzeko irteerari emango zaio hasiera.
Egun osoko irteera
Goizean Segurara joko dute. Bertan, Ardixarra etxea, erdiaroko interpretazio zentroa eta hiri bilduan zehar bisita gidatua egingo dute.
Ondoren, energiak eta indarrak berreskuratzeko otordua egiteko denbora egongo da. Bakoitzak bere etxetik eramandakoak izango dituzte dastatzeko.
Irteera kotxe arruntekin egingo denez, parte-hartzaile bakoitzari bere kotxea eramatea aholkatzen diete antolatzaileek. Horrela, bazkaltzeko garaian norbait bere etxera bueltatu nahiko balu, aukera izango luke.
Aizpitta
Energiaz beteta berriro Zerainerako bisitari ekingo zaio. Bertan, meategiak, Aizpitta adieraztegia ezagutzeko parada egongo da. Gainera, meategietan ere nola lan egiten zen ezagutzeko aukera izango dute abentura honetan barneratu nahi dutenek. Bertan, labeen galeria baten bisita egiteko denbora ere egongo da. Honetaz gain, argindarra sortzeko errota ere ezagutu ahalko da.
Ezagutza
Oinatz taldeak antolatzen dituen irteera guztietan bezala, gauzak ikusi eta bisitatzeaz gain, bertako historia ezagutzeko aukera egongo da.
Gauzak ezagutu behar dira baina ulertu ere bai, eta horretarako ikustearekin bakarrik lortzen den informazioaz gain, osatzeko informazio gehiago helaraziko zaie Segura eta Zeraingo bisita honetara animatzen direnei.
Urtea ondo hasi
Ondo pasatzeko eta Euskal Herriko bazterrak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Oinatz taldeak. Oraingoan Segura eta Zerain ezagutzeko parada egongo da, apuntatu agendan, eta hilaren 22an goizeko 8:45ean agertu zaitez Jalgin jarri den hitzordura. Taldea osatzea lortuz gero (15 lagun inguru), 6-8 euro soilik kostatuko dira bisita gidatu guztiak.
Gure inguruak ezagutzeaz gain bertako historian murgiltzeko aukera ederra izango baituzu.