Gipuzkoako PSE-EEk atzo aurkeztu zuen Lasarte-Oriako alkatetzarako hautagaia, Jesus Zaballos gaztea.
Goiegi jatetxean egin zen ekitaldian, herriko alderdi sozialistako zinegotzi eta zaleez gain, besteak beste, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkaria, Jesus Egiguren, Ernesto Gasco ere egon ziren.
Iñaki Arriolak egin zuen alkategaiaren aurkezpena eta gero hitza Jesus Zaballosek hartu zuen.
Zaballosek azpimarratu nahi izan zuen, alkate kargua hartu zuenean lasarteoriatar guztien alkatea izan nahi zuela, eta horretan jarraituko duela.