Elias Goikouriaren gidapenean 19 akordeoi jotzaile daude egun Zero Sette orkestran. Talde honi esker akordeoiaren munduarengan gehiago hurbildu dira lasarteoriatarrak. Are eta gehiago herrian akordeoi jaialdia antolatzeari ekin ziotenetik, 2010.urtean VII. edizioaz gozatzeko aukera izan zen. Jailadi hau urtetik urtera jende gehiago erakartzea lortu du.
Urteko proiektuak
Lasarte-Oriak aurten herri bezala eratu zenaren 25. urteurrena ospatuko du eta honen ospakizuneko prestakuntzan dabil murgildua Zero Sette orkestra. Honetaz gain, proiektu ugari ditu buruan, baina oraindik konfirmatu gabeak.
Taldearen 25. urteurrena
Urte bete geratzen zaienean mende laurdena betetzeko, ospakizunen antolakuntzarako taldea eratuta dago “orain dela sei hilabete sortu genuen eta bertan gaudenok ilusioz beterik gaude ekitaldi politak antolatzeko asmoarekin” azaldu digu Elias Goikouriak, orkestrako zuzendariak. Idei ugari dituzte buruan “baina arazo handiena ekonomikoa dugu” gaineratu du. Hala ere, beraien 25. urteurrenean helburu zehatza izango dute “akordeoi orkestra herriak hurbiletik ezagutzeko aukera izatea”. Eta horretako kalera aterako dute “instrumentu familiarra bihurtu nahi dugu”.
Zorionak Zero Sette!!