Gipuzkoako PSE-EEk ostiralean, urtarrilaren 14an, Lasarte-Oriako alkatetzarako bere hautagaia aurkeztu zuen, Jesus Zaballos.
Goiegi jatetxeko jangela herriko alderdi sozialistako zinegotzi, zale eta herritarrez bete zen eta hauetaz gain, Gipuzkoako PSE-EEko hainbat ordezkari ere egon ziren, hala nola, Iñaki Arriola, Rafaela Romero, Ernesto Gasco eta Jesus Eguiguren.
Gaztea eta lanerako gogoa
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkaria izan zen Jesus Zaballosen aurkezpena egin zuena eta Zaballos alkategaiaren gaztetasuna eta lan egiteko gogoak azpimarratu zituen.
Lasarte-Oriaren garapena ere izan zuen hizpide eta Udalak ematen dituen pausoei buruz ere aritu zen, esate baterako, jangela eta haur eskolaren erantzukizuna Eusko Jaurlaritzak hartzea.
Eta azkenik, udalbatzarrean onartu zen Oriarainoko trenbidearen azterketa egingo dela ziurtatu zuen Arriolak.
Guztien alkate izan
Alkate izendatutako egunean, “guztien alkate izango naiz” esan eta hori egiten saiatu dela adierazi zuen Zaballosek, lehengo aldiz zerrenda buru joateko ohorea ere goraipatu zuen.
“Herritar bat gehiago izan, Lasarte-Oriako hainbat elkarteetan parte hartu eta herritarrak ezagutu, hori dut helburu”. Herritarrek merezi dutena eta behar dutena jakin eta horretan lan egiteko konpromisoa azaldu zuen.
Herritarrekin hizketan jarraituko duela eta Lasarte-Oriak dagokion lekua eskuratzen saiatuko dela adierazi zuen. “Herritarrek herria bizi eta gozatu behar dute”.
Alkate izan behar zela adierazi zuen, bi arrazoiengatik gainera, ilusioa eta lan egiteko gogoa duelako
Sozialistak haizea eta jendeari putz egitea eskatu zioten, horrela maiatzeko hauteskundeetan herriaren dizdira argi eta garbi ikusi ahal izateko.