Malloei buruzko liburua atera du Juan Mari Ansak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 17a

Las Malloas de Aralar" 500 orrialdeko liburu mardula argitaratu du Juan Mari Ansak: batetik, Malloetako 17 mendi ibilbide bere mapa, toponimia eta argazkiekin, eta inguruko 25 istorio edo kontakizun ere bai bestetik. Aralarren artzainek denbora pasatzeko altxatzen zituzten harriak Luis Mari eta Urtzi Telleriak probatu zituzten Ansak eskatuta.