Narrazio erotikoen lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 17a

Berriobeitiko Udalak Narrazio erotikoen lehiaketa jarri du abian eta martxoaren 31ren 14:00etan amaituko da lana bidaltzeko aukera. Idatziak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu daitezke.
Kontakizunen estiloa librea izango da, eta literatura erotikotzat hartuak izateko baldintza bakarra kalitatea izango da. Gehienez lan bat aurkeztu ahal izango da idazle eta hizkuntza bakoitzeko. Lanak aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira. 15.000 karaktere, espazioak barne izan ahalko dute gehienez idazlanak.
Izengoitiaz izenpeturik aurkeztu beharko dira eta hiru kopia, bi ale paperean eta beste bat CDan. Hauek kartazal itxian joango dira eta kanpoaldean “Narrazio Erotikoen Lehiaketa. Berriobeitiko Udala. Kategoria orokorra” erreferentzia jarri. Barruan, eskuhartzailearne izen-abizenak, izengogitia, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa jarri beharko dira.

Balorazioak

Berriobeitiko Udalak izendatuko du epaimahaiak Udaleko zinegotzi eta gaian jaian jantziak dirne pertsonekin. Hauen erabakia 2011ko abenduaren 31 baino lehen emango da ezagutzera.
Berriobeitiko Udalak irabazleen lanak argitaratu ahalko dita, egileak berak ere berdina egiteko aukera izango du. Eta azken honen baimena izanez gero, Udal Liburutegiak erakusgai jarriko dira jendeak irakur dezan.
Lanak Udaletxe plaza, 1 31195-Berriobeti(Nafarrora bidali beharko dira.
Informazio gehiago cultura@berrioplano.es helbidean eskuratu daiteke.