Etorkinek hautesle-erroldan izena emateko epea luzatu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 17a

Europako estatuetako batean, Norvegian, Zeelanda Berrian, Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Paraguayn edo Perun jaio eta Estatuan bizi diren atzerritarrek hautesle-errolda bulegoak eskatzen dituen baldintzak betez gero, maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute.
Horretarako, etorkinek hautesle-erroldan izena emateko epea luzatu da, orain urtarrilaren 25era arte dute interesatuek agiriak aurkezteko.