Mus txapelketa borrokatua jokatu zen Xirimirin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urtarrilaren 17a

Larunbatean, urtarrilaren 15ean Xirimiri Elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, Lasarte-Oriako kanporaketa jokatu zen.
Arratsaldeko 16:00ak aldera eman zitzaion hasiera txapelketari eta bertan 10 bikotek hartu zuten parte aurtengo kanporaketan.

Final lehiatua

Lau erregetara jokatutako Txapelketa borrokatua izan zen. Azkenean, finalean Gari eta Aritz, Iñigo eta Imanolen kontra jokatu zuten. Arazo handirik gabe, zortea barne noski, Aritz eta Garik erraz garaitu zituzten aurkariak. 20ko lau partidetan lortu zuen garaipena bikote irabazleak, eta honi esker Gipuzkoako kanporaketara joango dira.

Afaria ere sari

Gipuzkoako finalerako pasea lortzeaz gain, Lasarte-Oriako txapeldunak izateagatik ere saria eskuratu zuen bikoteak, Goiegi jatetxen afari eder bat. Zorionak bikote eta zorte on Gipuzkoako kanporaketan!