Geldialdi honen ostean, Zerain ezagutzeko txanda izango da. Bertan meategiak eta Aizpitta adieraztegia ikusteko aukera egongo da. Meategi hauetan ere nola lan egiten zen ezagutzeko aukera izango dute abentura honetan barneratzen direnentzat. Gainera, labeen galeria baten bisita egiteko denbora ere egongo da, baita argindarra sortzeko errota ezagutzeko ere.
Burua janzteko parada
Oinatz taldearen filosofia erraza da, gauzak ikusi eta hauetan busti. Eta oraingoan ere horrela izango da. Aipatutako leku guzti horiek bisitatzeaz gain hauetaz gehiago ezagutzea dute helburu.
Beraz badakizu, Segura eta Zerain bisitatu nahi baduzu Ttakunetik pasa eta eman zure izena.
Irteera, urtarrilaren 22an, larunbatean izango da. Eta txangoari hasiera emateko hitzordua goizeko 08:45ean izango da Jalgi Kafe Antzokian.