Udalak Ttakun kultur elkarteak eta herriko ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzen hitzarmenak sinatu dituzte gaur.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Euskara Batzordeko lehendakari den Iñaki Mugika, Mari Jose Eizmendi Ttakun kultur elkarteko lehendakaria, ikastetxeetako zuzendariak, Sasoeta-Zumaburu ikastetxetik Marga Iturriza, Landaberri ikastolaren izenean Josu Garmendia, Mari Jose Murua Landaberri DBHtik eta Ester Urrutia Lasarte-Usurbil institutuaren izenean, eta Xabier Ejea Udaleko idazkaria izan ziren hitzarmen sinaketa ekitaldian.
Hauen bitartez elkarteak eta ikastetxeek hainbat programa eta egitasmo eramango dituzte aurrera.