Ederki gozatu zuten errugbyra jokatuz

Txintxarri 2011ko urtarrilaren 20a

Eskola kirola egitasmoan Multikirola egiten duten benjamin mailako gaztetxoek, hau da LH3 eta LH4 mailakoek kirolez aldatu dute. Hiruhilabete honetan, errugbyan arituko dira eta lehengo larunbatean, urtarrilaren 15ean, izan zuten lehenengo saioa.

Errugbya ezagutzen

Ostadar-Beltzak-Jalai taldeko kideen eta begiraleen eskutik, haurrak Errugbyko entrenamenduak ezagutu eta partida bat jokatu zuten.
Beroketa batzuk egin ostean, sigi-saga eta plakaketa ariketak zituen zirkuitu bat egin behar izan zuten haurrek.
Jarraian, linea deritzon ariketa egin zuten. Honetan bikoteka jarrita pase bat egin eta entsegua egin behar zuten.
Amaieran, taldeka partida jokatu zuten.

Ordu aldaketa

Aste honetan ere, beste saio bat dute. Larunbatean izango da kiroldegian, baina ordu aldaketa dago. Adi beraz, ondoan dagoen kirol agendari bertan agertzen baita talde bakoitzari dagokion ordua.